www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

MATI

 

                («Josetxo»n)

 

Mati dozu zuk ixena; baña,

Txotxo-arto ezixena,

Ondo jantzita apainduriko,

Iruder eta lerdena.

Andikerijaz uste dozu zuk,

Beste askok eztabena,

Emastegeitzat lortukozula,

Emeko aberatzena.

 

Diruduna ta ontzi-buruba

Zein bixibide oberik!

Baña diñue, nun ete dagon,

Zulako andigurarik.

Eguneroko aserriakaz,

Mutil irritubagorik,

Eta etxian eztabe gura,

Bakia baño besterik.

 

Eladitxo zan lenengo aldiz,

Zure begiko kutuna,

Eguraztuten ortik-emetik,

Eguneroko laguna.

Zeure goguan sartuta zeunkan

A polit begibaltzduna,

Beti gomutan noiz elduko zan

Ezkonduteko eguna.

 

Iragarririk Eladetxori,

Matigaz ezkondutia,

Arin bai arin, erantzun eban,

Etzala bere ustia.

Eskerrak emon dayubezala,

Gurari onen ordia,

Bere gogora etzala eldu,

Ondiño senar-artzia.

 

Ostera Mati maite zenduban

Neska Kostantze artzako,

Ule gorrizta, begi zurijak

Iruderra kalerako.

Gorputz andiko, arpegi eder,

Apaintzalia zalako,

Antxiñatxotik esaten eutsen,

Kostantze andigurako.

 

Kostanze oni eruan eutsen,

Albista ori etxera,

Erantzun eban, mutil aregaz,

Bera ezkondu? Bai zera!

Geixtua dala entzutiagaz,

Biurtu zala bestera,

Eta ganera, bera eztala,

Bigarren maiko platera.

 

Aure ixan zan Txotxo-arroren

Goguan irugarrena,

Andi ez txiki, argal ez lodi,

Neskatillatxo lerdena.

Nekezalia ez aberatza,

Josten ondo ekijena,

Zein baterako, zein besterako,

Ixan leikian onena.

 

Iragarririk Aureri bere,

Matiren gogo betia,

Erantzun eban, ez ebala nai,

Aregaz ezkondutia.

Aserrekor ta geiztua zala,

Eguala entzutia,

Naste orretan ibilli baño,

Obia zala bakia.

 

aurrekoa hurrengoa