www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOSETXO TA ELADE

 

                («Josetxo»n)

 

Itxasketako bixibidian,

Itxaski gorrotubetan,

Estualdirik estualdira,

Josetxo itxasuetan;

Bijotzikara minberatubaz,

Erijotzia berpertan,

Sarri-sarritan aurkitu oi zan,

Olako jazoeretan,

Ekaitz gogorrak, iruntzi nairik,

Itxaso-arazuetan.

 

Errekatxuak dirudijela,

Bijotza miñez eukijak,

Amaika negar erijon dabe,

Elade zure begijak!

Elixalderutz ixaten ziran,

Zure bide pozgarrijak,

Eta elixan Done artian,

Ai arek egotaldijak!

Eskarijakaz ibituteko,

Zeure naibage guztijak.

 

Kastor ta Polux, ixar bikotxak,

Dabiltzaz beti batera,

Zubek bijok be, orain zuaze,

Aren ixarren antzera,

Ezkonduriko kutun-kutunak,

Alkarregaz bixitera,

Urte askotan igaroriko,

Naibagiak ibitzera;

Atsekabiak egin dozubez,

Aldatu zorijonera.

 

Zeinbat galbide, zeinbat mingarri,

Josetxok alde batetik!

Zeinbat naibage ta atsekabe,

Eladek beste aldetik!

Neke askodun maitetasunak,

Alde bat eta bestetik.

Azkenerako sendagarrija,

Artu dozube zerutik,

Onbidetzuben atsegin-sari,

Jaungoikuaren eskutik.

 

aurrekoa hurrengoa