 |
TXOMIN ETA ERROSE
Errose
—Txomin, astelenian
ostuta basterrak,
nora dozuz eruan
zuk gure sagarrak?
Txomin
—Zer diñozu Errose?
nik zuben sagarrak?
Errose
—Bai, Txomin, saldu dozuz,
gorri ta ederrak.
Txomin
—Urkiolan egon naz,
egun ta erdijan,
beste bat ibilgo zan
zure sagastijan.
Errose
—Zeuk eruan zenduzan
araxe burdijan,
eta saldu zenduzan
ogerleko bijan.
Txomin
—Nik ori? ze barraban!
Olako asmurik!
Errose
—Antxe saldu zeuntzazan;
ez esan guzurrik,
Arizpetar Tomasi
gogotzu ta pozik;
guzurra darijozu,
Txomin, edonundik.
Txomin
—Tomaxek saldu nau ni,
Errose benetan!
sagarrak erosita
zer eukan zer esan?
Ipiñi banituzan,
zabal zabaletan,
gozo jango genduzan,
guk jatordubetan.
Errose
—Baña Jauna daukagu,
leku guztijetan,
Berak jakin bagarik
ezin lapurretan.
Autortu dozu, Txomin,
zeugaz zer jazo zan,
betor diruba, kitu
gelditu gaitezan.
Txomin
—Ona emen Errose,
ogerleko bijak,
nire asmuak beti,
dira galgarrijak.
Onek dira edesti
goguangarrijak,
orain jarraituteko
ekandu garbijak.
|
 |