 |
MAITETASUN GALDUBAK
Ane
Nora zatoz zu, Kastor,
Gure atartera?
Kastor
Agerraldijaz, Ane,
Ni zeu ikustera.
Ane
Eztakit egija dan;
Zu ni ikustera?
Guzurra ixango da
Egijen antzera!
Kastor
Ezin dot nik ulertu,
Zuk diñostasuna,
Guzurra nik zegaitik,
Anetxu kutuna?
Aldatu ete dozu,
Zuk zintzotasuna?
Esaidazu argiro
Zer dan gurozuna!
Ane
Ondo ulertzen dozu,
Entzuten dozuna,
Beste bat ei da orain,
Zuretzat kutuna.
Zetan zatoz zu ona,
Maite ederduna,
Solo bat gora-bera,
Ni itxi nozuna?
Kastor
Arriturik naukazu,
Anetxu maitia,
Ni naz gauza orretan,
Errurik bagia.
Nik itxi zaitudala
Zuk siñistutia,
Da maitetasuntxuak
Atzeratutia.
Ane
Zure aitama onak
Esan dabe ortik,
Aurele begi-eder
Nai dabela gaurtik.
Ni baño galantago
Dalako batetik,
Solotxu bat geyago
Dabela bestetik.
Kastor
O zein deungiak dira
Emen guzurtijak!
Orrek niretzat dira
Albista barrijak.
Ez nigana ekarri
Asmo mingarrijak,
Nire zintzotasunak
Ixanik garbijak.
Ane
Zure zintzotasunak,
Dirala garbijak?
Baña, eder-ederrak,
Neska aren begijak.
Bai, Kastor, orrek dira,
Akulakerijak,
Leunketa asko, eta
Guzurrak erdijak.
Kastor
Agur, agur ta agur,
Ane maitatua,
Zeure maitetasunak
Oso bastertua.
Zeugaz ixan daixula,
Beti Jaungoikua,
Zorijona Ludijan,
Ta gero zerua.
Ane
Agur, agur, zeuri be,
Kastor maitatua,
Zeure zintzotasuna,
Ondo agertua.
Aurelek puzkatu deust
Bijotz neketua,
Agur; ixan daixula,
Lagun Jaungoikua.
|
 |