www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

ELIXEA

 

        Simon

Ixerdi asko darijozula,

Eurija jausialian,

Mendirik mendi, zek zakaz Jule,

Olako naibagepian?

Odai baltzeran bildurgarrijak,

Dakuztaz zeru guztian,

Uste dot bada zabiltzazala,

Osasunaren kaltian.

 

        Jule

Lupetzak ziar, aldapan gora,

Nua ni elixaldera,

Agerraldi bat, uste dot egin,

Jaungoikuaren etxera.

Makur makurrik, apaltasunaz,

Eskarijak egitera,

Ta bijotzaren gogorkerijak

Onela samurtutera.

 

Jaungoikuaren jauregi eder,

Bijotzen samurgarrija,

Zerutarrak zein deunge ta zital,

Guztijen makurtegija.

Darakuzkuzan ikasbidiak,

Ondu dabe gixadija,

Ixan dagigun zorijontzuba,

Emeko bixialdija.

 

O Elixea!, beti zara zu,

Bijotzen bakegillia

Berbaldijetan darakuzkuzu

Zerubetara bidia;

Eta ganera, eskarijakaz,

Yatorku gogo betia

Elixearen adibidetik

Ez iñoiz aldendutia.

 

Zorigaiztoko jazoerakaz

Bildurturik nagonian;

Atsekabiak minberatuta

Bijotza daukadanian;

Eliz-bidia, Simon, artzen dot

Goiz eta bazkal ostian,

Eta elixan geldituten yat

Bijotza bake-bakian.

 

        Simon

Ori bai dala ekandu ona,

Egite onbidetzuba,

Emen bakia billatuteko,

Eta geroko zeruba.

Jarraitu Jule bideorretan,

Elixako aginduba,

Eman dagixun bixialdijan

Jaungoikok bere eskuba.

 

aurrekoa hurrengoa