www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

AU NAIBAGIA!

 

Urte askotan aurkitu nintzan

Atzerrijetan lanian,

Amatxu neukan aldendu barik,

Nik beti gogamenian.

Geitu gurarik diru apurrak,

Jarri naitian bidian,

Eta amatxu ikusi daidan,

Bixirik dagon artian.

 

Etorri nintzan, diru apur bat

Aurreratu nebanian,

Guztiz kantari, txorijak legez,

Alaitzu bide guztian.

Uste nebala laster amagaz

Aurkitu zorijonian,

Antxiñatxuko jolaslekuban

Ta neure jayotetxian.

 

Neure errira, guztiz alaitzu,

Urreratu nintzanian,

Illeta itzal-itzal bat joyan

Obietara bidian.

—Nor da il dana? —gizon bateri

Nik itandu neutzanian,

Arritu nintzan, neure amatxu

Zala jakin nebanian.

 

Negarra gogoz darijodala,

Eta txapela eskuban,

Jarraitu neban obietara,

Neure amaren onduan.

Bijotzillagaz guztiz artega

Negar ta negar nenguan,

Orduban lako atsekaberik

Eneban ixan munduan.

 

Neure Jaungoiko bijotzekua,

Au da, bai, bakartasuna,

Juan dedilla zerubetara,

Amatxu neure kutuna.

Nire pozgarri argi-argijak,

Billatu dabe illuna,

Au da naibage mingarrija, ta

Itzalaldi betiraunal

 

Obietako illobi baten,

Sartzera juazanian,

Mozu zintzo bat ezarri neutzan,

Agur! agur! egitian.

Jainko lastanak jarri ninduban,

Etxeratzeko bidian,

Mozu gogotzu bat ezarteko,

Sartu orduko lurpian.

 

aurrekoa hurrengoa