 |
ZARTZARUA
Aurele
Gaztiak jantzan dabiltz,
Zelai zabalian,
Tanbolin jotzallia,
Dago ekiñian.
Zegaitik guk egin ez,
Gogaldi onian,
Egiten gendubana,
Gante giñanian?
Bartolo
Larogetabat urte,
Sorbalda ganian,
Daruazuz Aurele,
Emen zerupian.
Jantzan nai dozu egin,
Zelai zabalian,
Arpegi tximurtubaz,
Zartzako nekian?
Aurele
Arpegi tximurtuba,
Galbarra buruban,
Lau ortz bakarrik dodaz,
Nik neure abuan.
Baña Bartolo, sendo
Garriz beraguan,
Ankak neuriak dodaz,
Jantza ta aurrezkuban.
Amaika jantzalditan
Ixan ziñan lagun,
Beti txorija legez,
Saltari ta bigun!
Bijok alkarren adi,
Jolasten edonun,
Azkenez ezkondubak,
Eta zorijondun.
Bartolo
Ai! Zein galanta ziñan
Aurele orduban!
O! Zein tayu itzala
Orain zartzaruan!
Zeuri begiratubaz,
Zagozan tayuban,
Zerbait minberatzen yat,
Bijou neketuban.
Aurele
Eta nun da Bartolo,
Zure irudija,
Morrosko ederra ta,
Aurrezkularija?
Bijok agiri dogu,
Irudi barrija,
O! Zein atsekabia,
Zartzaro-aldija!
|
 |