www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERBESTEKO NEGARRAK

 

                («Euskal-Esnalea»n)

 

Jauregi eder, gela zabalak,

Apainduriko tokija,

Ezta niretzat edertasuna,

Oso atsegingarrija.

Ingurubetan eztot ikusten,

Jayo nintzan baserrija,

Aitamatxuak ez ikustia,

Guztiz da gogaikarrija.

 

Ez dakust emen jayotetxien,

Aurreko ariztegija,

Aristegijan urteten daben,

Iturburutxu garbija.

Ezta ez dakust, etxe osteko,

Okaran zugatz andija,

Eta arako, solo ganeko

Sagazti txit ugarija.

 

Adimenian aldendu bage,

Daukat nik euzkelerrija,

Gazte nintzala jolasten nintzan

Lurralde maitagarrija.

Zeu ikusteko gogoz nago, ta

Betor arin eretija;

Puzkatzen dago nire bijotza,

Ai neure jayoterrija!

 

aurrekoa hurrengoa