 |
ALLIXARRAK
Sarta laburraz
Agertzen dira
Allixar banakatubak,
Urreratubaz
Luzetzen yakez
Sarta guztiz argitzubak.
Ikaraturik
Ibilten gara
Neketzen geure burubak,
Zein gaiztokeri
Ete dakarren
Ludira urreratubak.
Ixugarrizko
Ibilketakaz
Jarraitzen euren bidian,
Ikusten doguz
Dabiltzazala
Ixar askoen artian.
Siñisgaitz diran
Ostereakaz
Ezer jo barik ortzian,
Jarraitzen dabe
Eguzkijaren
Inguru-obo guztian.
Urte askotan
Ibilten dira
Ixartegijan barruban,
Ariñeketan
Ara ta ona
Azkenbageko lekuban.
Zer da Ludija,
Ixar, Eguzki,
Guk dakuzkuna munduan?
Ortze puzka bat
Dakuzku emen
Ludijaren inguruban!
O ixartegi
Amaibageko,
Guretzat miragarrija!
Jaungoikuaren
Lan guztijak lez
Au dala bai mirarija!
Zerubargijak
Ibilli arren
Ibilte bildurgarrija,
Alkar jotera
Ez egiteko
Ixan zan erabagija.
|
 |