 |
AMATXU BIJOTZEKUA
Neure amatxu bijotzekua
Goguan zaukadazana
Urrunago ta indartzubago
Maitetzen zaitudazana.
Mozu gozo bat ezarritera
Nai neuke juan zugana;
Ilgo ete naz zugandik urrun
Ene amatxu lastana?
Ume nintzala, abesten zeuztan,
Zerutar baten antzera:
—Etorri zaitez ume lastana,
Amaren beso artera,
Beso ganian ibilgo zaitut,
Batera eta bestera;
Luak artuta zagozanian,
Sartuko gara ogera.
Gero mutiko andijagua
Niñoyan ikastetxera,
Ikastetxetik ortik-emetik,
Edonun jolastutera.
Eta amatxu maite-maitia,
Bildurrez ni billatzera,
Batian atxak gogoz aztertzen,
Bestian itxasertzera.
Erbesteratu nindubenian,
Amabosgarren urtian,
Gogoratuten egoten nintzan
Sarritan neure artian:
Amaganako maitetasunak,
Zein indartzubak zirian!
Guztiz lastanik neukan sartuta
Beti nik adimenian.
O! Zein pozgarri, zoragarrija
Oraintxe gertatutia,
Zeru ederra, argi ta garbi,
Ixpillu biurtutia!
Nik ikusteko bere barruban,
Amatxu maite-maitia;
Eta onela ibituteko,
Daukadan atsekabia.
Maite zaitut nik, Jaungoiko lastan,
Egillien egillia,
Apaltasunaz nator zugana,
Egiten eskabidia.
Maitetasunik zintzuenagaz,
Dot maite ama neuria;
Eta nai neuke arin beragaz
Batera aurkitutia.
|
 |