 |
PAULO TA IRENE
Paulo
Zek zaruaz Irene,
Nekiak artzera,
Beko zelayetatik,
Mendi bizkarrera?
Irene
Emetik nabil sarri,
Gora eta bera,
Igoten naz gogotzu,
Ni mendi ganera,
Ingurubak ekarten,
Begijen aurrera,
Ta euzkera garbija,
Nunbait billatzera.
Paulo
Ixar bat agertu da,
Gaur ixartegijan,
Ixarrituten dago,
Zeruben erdijan.
Zer barri ete dakar?
Zer nai Euzkadijan?
Irene
Ekandu onak jarri
Egozan tokijan!
|
 |