 |
SARDIÑA SALTZALLIA
Oñutzik eta magalak gora,
Buruban otar andijak,
Sardin-saltzallak
Ixaten dabez
Azkar dabiltzan aldijak.
Tayu orretan ikusten dabez,
Ingurubetan errijak,
Gogotzu deika
Diardubela
—Sardiña bixi-bixijak!
Eztauz bildurtzen ekaitz gogorrak,
Aixiak eta eurijak,
Aurrera duaz
Bizkor jarraitzen
Zelai ta mendi guztijak.
Sarri-sarritan egiten dabez
Ibilte gaixogarrijak,
Baña alaitzu
Deituten dabe
—Sardiña guztiz andijak!
—Entzuixu, Juste, sardin-saltzalle,
Zegan dozu oraingua?
—Eder-ederra,
Josepa-Karmen,
Oraintxe arrapatua.
Bi txakurrian guztiz merke da,
Esan leike dubakua,
Artuixu arin,
Amaituko da,
Aringo otzarakua.
O emakume errukigarri,
Orrek dira lan gogorrak!
Txakurtxu batzuk
Irabasteko
Naibage guztiz okerrak.
Baña nekiai jaramon bage,
Jarraitzen dozuz basterrak,
Deika ta deika
Diarduzula
—Sardiña eder-ederrak!
|
 |