 |
IXARRAK
Ixartegijan ixarrak,
Beterik zeru basterrak,
Andijak eta txikijak,
Mote askoko argijak,
Dakuskuz guztiz ederrak.
Duaz batetik bestera,
Sortaldetik sartaldera,
Estaldurik egunian,
Eta gero illunian,
Ikusten duguz ostera.
Urrun, dira eguzkijak,
Arrigarrizko argijak,
Bakotxa bere tokijan,
Ixarlokaen erdijan,
Argi-eruakarrijak.
O! gauza miragarrijak
Zerubetako argijak!
Guretzat adimenian
Ulertu ezin dirian
Jaungoikozko mirarijak.
|
 |