www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

GAZTETASUNA

 

Txorijak legez ariña dogu

Gaztetan ibilketia,

Gelditu baga igaroten da,

Jolasten egun guztia.

Itxasbaster ta mendirik mendi,

Urrengo errekartia,

Olako asko, eta ganera,

Pelotan jokatutia.

 

—Nun ibilli az, ene semetxo

Goixetik oraiñartian?

—Karramarruak arrapatuten,

Amatxo itxasertzian.

—Or dakastazak galtza barrenak

Kresal ta ondar nastian,

Eta orrela jolastuten az

Beti galbide artian.

 

—Soso eder bat abes egiten

Egon da sasi artian

Ariztegitik mendi ganera

Jarraitzen daben bidian.

Uste ixan dot egongo dala

Umiakandik urrian

Bost sosokume idoro dodaz

Abija sendo batian.

 

Aratxuago, ota moltzo bat,

Txindorra ota ganian,

Abeslari ta guztiz alaitzu,

Pozez dagonen antzian.

Bere abija, umetxu bigaz,

Dago an ota tartian,

Orra amatxu zorijonian,

Egon naz arratzaldian.

 

—Jolastutia, beste amesik,

Eztok ik eure lanetan,

Ikastetxia ta ikastiak,

Bastertzen dozak benetan.

Ene semetxo, asko biar dok

Ikasi adin orretan,

Ixan aitian askojakiña

Ludiko arazuetan.

 

—Ama lastana, baketu zaite,

Dantzutaz zure egijak,

Ikastetxian egiten dodaz

Gogotzu ikastaldijak.

Gaztetasunak eruan arren,

Aztertzen alde guztijak,

Goguan dodaz zure agindu

Guztiz atsegingarrijak.

 

aurrekoa hurrengoa