 |
SABAS TA JULE
Sabas
Neure bijotz-illagaz
Ta gorputza ikara
Niñoyan itzal-itzal
Amerikatara.
Naibage mingarrijak
Zerbait ibitzera
Neure jayoterritik
Ninduben atera.
Irabasbide onaz
Luzaro nenguan
Jule beti nebala
Bijotz ta goguan.
Maitetasun zintzuak
Gexotu ninduan
Illorduko nai neban
Ikusi munduan.
Gexorik nenguala
Osategi baten
Neska bat nire gelan
Jarri zan ni zaintzen.
Nire begi itzalak
Zer eben ikusten?
Neure Jule lastana
Ardurak artuten!
Ai nor dakust nik emen!
Esan nebanian,
Artega pozen pozaz,
Jarri nintzanian,
Berak itandu eustan,
Errukor antzian,
Ezer jazoten yatan,
Neure gorputzian.
Eta erantzun neutsan;
—Baita bijotzian;
Ai zein atsegintzuba,
Gexo minberian,
Emen agertutia,
Begijen aurrian,
Neure Jule lastana,
Gexozain lanian!
Jule
Nor zara zeu gixona,
Nungo euskalduna,
Bijotz samur orregaz,
Ni maite nozuna?
Autortu dazu zer dan,
Jazoten yatzuna,
Ni sendatzera nator,
Zeure osasuna.
Sabas
Enozu ezagutzen,
Ai Jule kutunal
Ezin ziñeike neurtu,
Nire poztazuna.
Esango deutsut gogoz,
Jakin nai dozuna,
Naz Goiketxeko Sabas,
Ardizain laguna!
Jule
Neure Jaungoiko lastan,
Jaun maitagarrija,
Au da arrigarrizko,
Zeure mirarija!
Ai Goiketxeko Sabas,
Errukigarrija,
Jaunak egin daixula,
Sendatu bixija.
Sabas
Poztazun andijagaz,
Ni osatu nintzan,
Juleren ardurari,
Bixija zor neutsan.
Len maitetasunagaz,
Kutuntxua bazan,
Orain esker sutzubak,
Emoten neutzazan.
Gura zuen bayetzaz,
Ta lege onian,
Alkarri laguntzeko,
Ezkondu giñian.
Jarraitzeko gogotzu,
Beti onbidian,
Bixi au igaroten,
Maite ta bakian.
Etxeratu gara, ta
Agur erritarrak,
Agur jayoterriko,
Baserri ederrak.
Pozagaz darijoguz,
Gogotzu negarrak,
Agur bijotzetako
Gurazo lastanak.
|
 |