www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

ILLARGIJA

 

    Batian zorrotz

    Guztiz adartzu,

Bestian obo betian;

    Ikusten dogu,

    Geugandik urre,

Jarraitzen ziar ortzian.

    Argi makaltzu,

    Illunabarraz,

Atsegintzuba gabian,

    Dabil gogotzu,

    Gelditu bage,

Ludi inguru guztian.

 

    Guztiz gogotzu,

    Maitatuba da,

Itxasgixonen artian,

    Gau illunetan,

    Itxasertzetan,

Bildurrez dabiltzanian.

    Illargijaren,

    Argi ederra,

Argitzen yatorkenian,

    Galbidetatik,

    Aldentzen ditu,

Jarririk bide onian.

 

    Itxasertzetan,

    Ikusten diran,

Itxas uts eta betiak;

    Illargijagaz

    Batera dabiltz

Gora-berako legiak.

    Arritzen gaitu,

    Siñisgaitza dan,

Olako lan egitiak;

    Illargija ta

    Ludi guria

Alkarturik ibiltiak.

 

    Urre dago ta,

    Ikusten yakoz,

Toki illun ta garbijak;

    Betaurriakaz

    Agiri diran

Garmendi arrigarrijak;

    Illun dagozan

    Sakonuniak

Puzkaturiko mendijak;

    Jaunak zeatu

    Ebala noizbait

Agiri dan Illargijak.

 

aurrekoa hurrengoa