 |
AGUR AURETXU
Batxi
Urrinetara aldentzen zara,
Auretxu bijotzekua,
Beti goguan zaukadazala,
Galdurik daukat buruba.
Nora zaruez, ixar ederra?
Zein zeure bixilekuba?
Zure argija estaltzen bayat
Illunduko yat munduba.
Auretxu
Bai, neure Batxi, maite-maitia,
Laster atzerrira nua,
Egin biar dot makur-makurrik,
Gurazuen agindua.
Batxi, zu zara niretzat beti,
Gixaseme maitatua,
Eta edonun ixango zaitut
Sarritxu gomutatua.
Batxi
Argitzen naben ixar ederra,
Estaldurik dagonian,
Zelan, maitia, bixi neiteke,
Emen illuntasunian?
Bijotzillagaz eta artega,
Betiko naibagepian;
Agur Auretxu, otzak ilgo nau
Emetik zuazanianl
Auretxu
O Batxi, Batxi, naibagetuba,
Orrek dira gogamenak!
Noizbait aringo biurtzen dira,
Atzerrira duazanak!
Baketu, bada, eruapenaz,
Zeure artegatasunak,
Jainko lastanak ekarrikozkuz,
Geuk nai doguzan egunak.
Batxi
Jaungoikuazko itxaropena,
Beti guztiz eztitzua,
Ibituten dauz estutasunak,
Baketuten dau gogua.
Baña, Auretxu, zuazanian,
Ai! neure bijotzekua!
Zeu aldenduaz eruango dot,
Bixitza naibagetzua.
Auretxu
Jaurti aldera gogamen txarrak,
Sendatu itxaropena,
Zugaz ta nigaz gertatuko da,
Jaungoikuak nai dabena.
Maitatu alkar zintzotasunaz,
Arturik eruapena,
Goiz edo belu batuko gaituz,
Jaungoikok alkarregana.
|
 |