 |
ARRANTZALIA
(«Josetxo»n)
Egunabarraz kalara juan,
Jaurti amubak ondora,
Itxasua Ieun, ixarrak zoli,
Arraña betorren gora.
Arrantzaliak pozez egozan,
Begira euren arlora,
Goiz-eguraldi ezin obia,
Kala guztiz emonkorra,
Zantzo ta barre, mutil maitiak!
Jaurti nekiak albora.
Egunabarrak, ekarri arren,
Zeru ta itxaso ederrak,
Sarri-sarritan, egiten dira,
Arratzaldian negarrak.
Legorren goitik agertuten zan,
Oiz mendiko bizkarra,
Eguzki bero, odairik baga,
Guztizko zeru ederra.
Tira ta tira, beti etorren
Arraña gora ta gora,
Itxastxorijak kanpo-aldetik,
Etosan arin kalara,
Albista txarrik ezpaekarren
Ziur zan arrain-sundara.
Egunabarrak, ekarri arren...
Arratzaldian, ordubijetan,
Lañua euken mendijak,
Sortalde gora, ta guztiz illun
Etozan arin odayak.
Gerotxuago ikusi ziran,
Aixe ta itxaso zurijak,
Burriketakaz aldendu ziran
Arrantzaliak guztijak,
Albista txarra eruan eben,
Kalaratubaz txorijak.
Egunabarrak, ekarri arren...
Biderdi oso egin orduko,
Illundu ziran basterrak,
Burriketak be urratu biar,
Aixe gogorren indarrak.
Mendijak lako baga andijak,
Ausirik euren gangarrak,
Joten ebezan txalupak eta,
Baita gixonen bizkarrak,
Itxasaldeko erri askotan,
Baziran zoli negarrak.
Egunabarrak, ekarri arren...
Ekaitz onegaz ikaraturik
Itxasaldian ebiltzan
Estutasunez guztiz artega
Zer gertatuten ete zan.
Euri landurrak, arrantzaliak,
Oso estaldu ebazan
Arrigarrizko bildurtasunez
Negar egiten egozan
Eskari asko Jaungoikuari
Egiñaz euren Elixan.
Egunabarrak, ekarri arren...
Arrantzalien bixibidia
Olan da beti gixonak
Neke askogaz, artuten dabez
Galbide-aldi gogorrak.
Itxaso ta aixe aserriakaz
Errukigarrizko lanak
Sarri-sarritan jazoten yakez
Irudikera okerrak
Zeru ederraz, goixian pozik
Arratzaldian negarrak.
|
 |