 |
JOSETXORI
(«Josetxo»n)
Agertu yaku Montebideon
Josetxo geure lastana,
Onegiñetan, Ludi onetan,
Iñoiz aspertu eztana.
Elizkarijak il zan ustiaz,
Noizbait egin yakazana
Bixibidian estu ta larri,
Sarri ibilli oi dana.
Ixar eder bat egon biar dau
Josetxo beti zainduten,
Naibagietan, galbidietan
Bere ardurak artuten.
Erijotzia bere aurrian
Sarri euki dau deituten,
Barre egiñaz ikusi oi da
Garaitzu beti urteten.
Elizkarijak eginta gero,
Guztijok uste genduban,
Done-artian bixi obian
Egongo zala zeruban.
Bañan iltia etzan egongo
Jaungoikuaren goguan,
Agaitik berez, mirariz legez
Agertu yaku munduan.
Elizkarijak egin zirala,
Josetxok dakijenian,
Jantzan jarrita irribarrezka,
Esan lei bere artian;
Emendik gora, zerubetara,
Nabe biraldu etxian,
Laster ostera, esango dabe,
Jayo da bigarrenian.
Maitetxoaren jazoerakaz
Jarri leike arriturik,
Jakiñezkero, itzal ta ero,
Gelditu zala galdurik.
Gero adimen argi-argijaz
Jarri zan pozez beterik,
Josetxo berak biralduriko
Albistak irakurririk.
Olako gauzak jazoten dira,
Sarritan Ludi onetan,
Maitetasunak, naibagedunak,
Indarrak dabez orretan.
Bijotz samurrez begiratuaz
Alkarri euren lanetan,
Zorijonian bixiko dira,
Jaungoikuagaz baketan.
|
 |