www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

ITXASUA

 

                («Euskalerriaren alde»k egindako batzaldijan,

                bigarren sarija irabazi ebenak)

 

Ludi onetan inguraturik,

Sortalderik sartaldera,

Aurkituten da osin andi bat,

O! zein ederra da bera!

Zabal ta sakon toki askotan,

Azal ta bedar ostera,

Noizbait dakuzku gora-beraka,

Noizbait ispillu antzera.

 

Kresal ur eder ustelbagea,

Da beti sortu zanetik,

Arrain lirañak, ugari ditu,

Alde bat eta bestetik.

Aldenduten dau arrantzalia,

Urrikerijen artetik,

Eta yatorku arraiña beti,

Osin zabal orretatik.

 

Bere ganian, Ludijan ziar,

Billatzen dira bidiak,

Orretarako itxasgixonak,

Ikasten dabez legiak.

Eta baketzu dagozanian,

Uraren gane-aldiak,

Atsegintzubak ixan oi dira,

Ibilte neke bagiak.

 

Baña ekaitzak bultza ezkero,

Ur zabalaren ganian,

Arin jarten da guztiz aserre,

Burrukarijen antzian.

Mendijak lako bagak jasota,

Bitzez beterik tartian,

Iruntzi nairik, dagon guztija,

Ekaitza duan bidian.

 

O! zein indartzu, bildurgarrijak,

Bere aserre-aldijak,

Puzkatzen ditu, arrapatuten,

Dituban ontzi guztijak!

Arrañik bage itxasbasterrak,

Neketzu arrantzaliak,

Ixugarrijak ixan oi dira,

Agertzen diran kaltiak.

 

Zeinbat ontzi ta zeinbat gixadi!

Zeinbat ondasun ederrak!

Zeinbat olakok, jo dabez sarri,

Itxasuaren ondarrak!

Illobi sakon, zabal ta bigun,

Iruzten ditu basterrak,

Bardinbageak dira beraren,

Arrigarrizko indarrak.

 

Leun eta geldi egonezkero,

Gau illun ixarratuban,

Ixpillu garbi alaigarrija,

Biurtu oi da orduban.

Ixartegija daraguzkula,

Argiro bere barruban,

Zoragarrizko zeru ederra,

Agerturik inguruban.

 

Zein siñisgaitza beti guretzat,

Uraren gora-beria!

Illargijaren ibilketakaz,

Alkarturik egotia.

Sei ordu gorutz eta sei berutz,

Beraren ibilketia

Jaungoikuari yagokona da,

Olako lan egitia.

 

O itxasua, osin zabala!

Arrañez oso betia;

Noizbait zu zara guztiz ongille,

Noizbait errukibagia.

Errijetatik errijetara,

Ontzi guztijen bidia,

Erabilteko gelditu bage,

Ludiko salerostia.

 

Lurrunak gorutz, eurijak berutz,

Osiña beti lanian,

Eta onela jarraituten dau,

Betirauna dan bidian.

Ludí geyena besarteturik,

Beruan eta otzian,

Ikusten dogu miragarrija,

Miragarrijen artian.

 

aurrekoa hurrengoa