 |
ARITZ GOGUANGARRIJA
(«Josetxo»n argitaratuak)
Nai dala osasunez,
Zein gexo txarretan,
Naibagez ondaturik,
Zein atsegiñetan,
Legorrian lez bardin,
Itxas zabaletan,
Eguraldi onakaz,
Baita ekaitzetan,
Bakian gagozala,
Zein guda lanetan,
Geure erri maitian,
Zein atzerrijetan,
Lurbira onetako,
Baster guztijetan,
Aritz eder bat dago,
Euskel bijotzetan.
Zara ta izango zara,
Zu zorijonian,
Gozagarri lastana,
Euskaldun lurrian,
Adarrak luzeturik,
Lerden ta bakian,
Lege kutun bat zeunkan,
Eskur bakoitzian;
Poz-pozik bixi nintzan,
Zure legepian,
Neure atsegiñetan,
Zein atsekabian;
Lurperatu bagarik
Naguan artian,
Beti eukiko zaitut,
Neure bijotzian.
Zugandik arturiko,
Landara ederrak,
Igaro dabez orain,
Itxaso zabalak.
Eta Amerikatan
Jarririk sustarrak,
Gora duaz aringo
Zugaztxu lerdenak.
Guztiz zaitubez maite,
Beti euzkaldunak,
Euren atsegingarri
Ta guztiz kutunak.
Zabal dira Ludijan
Landaren eskurrak
Beti gomutagarri
Eta betiraurak.
|
 |