62 DON JUAN DE GARAIOA?
Izurrite batean, mando-gañean gaxoak eramaten asi zan Pernando. Bakoitzarengatik ainbesteko bat ematen zioten, eta, kaxo motell! bapo zebillen.
Tolosatik Ernanira gaxo bat eramateko agindu zioten bein. Bai berak agindua bete ere. Baña, Ernanira iritxi ziranean, gaxoak esan zion:
—Donostiraño joan nai nuke. Eraman nazazu, gizontxu.
Ernanitik Donostiraño gaxo ura eramanda, Pernandok ez zuan ezer irabazten, eta ez zuala eramango esan zion.
—Ernaniraño ekartzeko esan dirate neri, ta emen gelditu bearko dezu.
—Baña gizona...
—Esana esanda dago, ta kito.
—Zer kito ta kito-ondo! Kontu gero zer esaten dezun! Don Juan de Garaioa naiz gero ni...
—Bai e?
Don Juan de Garaioa?
Berdin da baldin bada
Inpernuko arraioa.
Indarrez ez baldin bada
ni baiño geigo,
Pernando mandoarekin
etxera dijoo.
|