www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

35
ILDA APOSTUA IRABAZI

 

        Pernandok talkarako ari bat omen zeukan: eta beti erronkan emen zebillen, beste nunbait arekin jokatzeko aña zan aririk bazan, Amezketako plazara ekarri zezatela esanaz.

        Alako batean, izugarrizko ari aundi bat ekarri omen zioten Azkoititik.

        —Ia Pernando —esan zioten—. Ire ariari onek jokatuko ziok...

        —Bai, nai badik. Baña garbi jokatu bear diagu. Ara emen arrasto bat (egiñaz)... ara emen bestea... Oien barruan jokatzera, ta arrasto oien artetik azken irtetzen danak irabaztea. Konprome al gera?

        —Jakiña bada!...

        Au entzutean Pernando joan zan ikullura, ta illunpean, giltzapean, iñori erakutsi gabe edukitzen zuan ari zar, elbarritu, txutik ezin egon zan bat sokatik zuala agertu zan. A zer parrak egin zituzten azkoitarrak ari zar ura ikustean!

        Esanak-esan, aurrez-aurre jarri zituzten bi ariak talka egin zezaten. Lenengo erasoan, Azkoitiko ari bikañak jo zuan indarrez Pernandorena, ta an utzi zuan lepoa ausita, bertan ilda. Beste aria ilda zegola ikustean, azkoitiarra irten zan arrasto artetik... eta bai apostua galdu ere. Pernandorena irten zan azken!

 

aurrekoa hurrengoa