www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

28
PUFFF!...

 

        Bein batean, Pernando larri zebillen bide-baztar batean, eskuak sabel-gañean zituala, ortzak estutu ta ostiko txikiz lurra joaz. Larri zebillen, baña galtzak askatzera ez zan ausartzen, jende asko zebillen-eta.

        Adiskide batek ikusi zuan estutasun artan, eta esan zion:

        —Motel... ortxe bertan... ori guziok egin bear diagun gauza dek-eta.

        Pernandok, orduan, galtzak askatu ta pikotxean jarriaz erantzun zion:

        —Ez, au beintzat nik bakarrik egin bear detana dek...

 

aurrekoa hurrengoa