www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

19
ETXE-GAÑEKO ZENTSOAK

 

        Alako batean, Amezketako erri-agintariak joan ziran Pernandoren etxera.

        —Pernando —esan zioten— etxe onen gañean zentsoak omen daude, ta.

        —Zentsoak etxe onen gañean? —erantzun zien Pernandok—. Zaudete, zaudete pixka batean.

        Eskillara bat atera zuan ikullutik, jarri zuan etxe-gañera igo al izateko eraz, ta esan zien:

        —Igo jaunak, igo... Ta nere etxe-gañean ezer arkitzen badezute, artu, Lenago jakin izan banu neronek artuko nituan; bearraren bearrez ez gera.

 

aurrekoa hurrengoa