www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

29
ARRI, ASTOA...

 

        Bein batean, bazijoan Pernando peritik etxera, bere astotxoaren atzetik.

        Bidean topo egin, zuan azkar-usteko batekin, eta ona nola itzegin zuten

        —Nundik zatoz, Pernando?

        —Peritik.

        —Laboreak zer egin du?

        —Zai ta irin, zai ta irin.

        —Ori ez dizut galdetzen, Plazako gora-bera galdetzen dizut:

        —Zaldian gorago, asto txikian baño.

        —Zer asto ta asto-ondo!... Zure orrek kargak aurreragi dauzka beintzat.

        —Ordubeteko bidean aurrerago baleuzka naiko nuke.

 

                Arri astoa, arri,

                illuntzerako ote gaitezkean

                atarian jarri,

                ezer irabazten ez degu-ta

                mintzatu arren gizon orri.

 

aurrekoa hurrengoa