13 GUZIAK ITXU
Abaltzisketako jaiak San Juan-egunean izaten dira. Oi zuan bezela, joan zan Pernando ere norbaitek bazkaltzera bere etxera eramango zualakoan, baña goiz guzian gora ta bera bere burua erakusten ibilli arren, iñork ez zion ezer esan.
—Ta? Abaltzisketan zer modu? —galdetu zioten urrengo egunean.
—Abaltzisketan? Gaizki, motel. Guziak itxu zeudek. Iñork ez natxok ikusi!
|