43 ILLARGIAREN PIXUA
Egun batean Amezketako Erretore jauna, Pernandoren adiskide aundia, illargiak zenbat pixatzen ote zuan pensatzen zegoan.
Ontan Pernado albotik pasa zan, eta galdetu zion erretoreak:
—Pernando: illargia ain aundi ta ederra izanik, zenbat pixatzen duan nai nuke jakin. Pernandok erantzun zion, galde ori erreza zala ta illargiaren pixua kilo bat zala.
—Baña orren gutxi nola? —zion erretoreak.
—Errex, jauna, illargiak zenbat laurden ditu?
—Lau.
—Ta lau laurden ez al dira bada kilo bat?
|