www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

16
AGURO ALAJAÑETAN!

 

        Tolosako perian Pernando ikusi zuan batean lagun batek galdetu zion:

        —Gariak egin al dituzute, Pernando?

        Ta ona Pernandoren erantzupena:

 

                Gure Azaroa Abenduan,

                goiz bear ta beranduan.

                Eguaraldi onaren bearra bagenduan

                garia egingo bagenduan.

                Azaroaren azkeneko larunbatean

                gari guziak egin dizkiagu egun batean.

 

aurrekoa hurrengoa