www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

39
A ZER SARTUALDIA!...

 

        Pernando neguan Adunara joaten omen zan bere ardiakin.

        Oso barruti on bat bai omen zegon Adunan: itxia, ardiak errez zaintzekoa. Baña jabeak ez omen zion Pernandori saldu nai, ta, oi dan bezela, illabeteko ainbestean eman ere ez: sartu-aldiko onenbestean eman nai omen zion.

        Jabeak ala nai zuan ezkero, Pernandok artu dio, bada, barruti ori sartu-aldi bakoitzean ainbesteko bat ordaintzekotan, eta sartu ditu ardiak.

        Sartu bai, baña atera ez. Egunak igaro ta egunak igaro ta ardiak ateratzen ez zituala ikusi zuanean, nagusia joan zaio Pernandori oso aserre.

        —Gizona, ardi oiek ez al dituzu atera bear ala?

        —Ori neronek ikusiko det.

        —Zerorrek? Orduan barrutia zurea dala esan liteke.

        —Nik ardiak atera artean bai beintzat.

        Jabea sututa, joan da Tolosako lege-gizonarengana, esan dio zer gertatzen zaion eta deitu diote, Pernandori.

        Lege-gizonak galdetu zion:

        —Baña barruti ori zenbat illabeterako, edo zenbat asterako edo zenbat egunerako edo zenbat ordurako artu zenduan?

        —Ez jauna, ez... Ez degu ez ordurik, ez denbora jakiñik... Sartualdiko ainbestean artu nuan, ardiak sartu nituan eta antxen dauzkat naikoa jan artean.

        Lege-gizonak arrazoia eman zion. Barruti-jabea ortzak estu-estu eginda, etxera ixil-ixillik joan zan. Eta Pernandok bost egunean eta bost gabean an eduki zituan ardiak; nai aña janaz.

 

aurrekoa hurrengoa