www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

6
ILLARGIRA ZENBAT BIDE?

 

        Bein, bidean barrena zetorrela, bi praille arkitu zituan.

        —Pernando —esan zion praille aietako batek, zuk gizon azkar, buru argi, pizkorren izena daramazu; ta esango al ginduzuke, emendik illargira zenbatsu bide dagon?

        Pernandok buruari atz egiñaz erantzuten dio:

        —Galdeera ori zail-xamarra dala derizkiot.

        —Baña zu azkarra zera-ta...

        —Ala ere: emendik illargirako ori oso zalla da. Illargitik onera balitz, zerbait esan nezake.

        —Ia, bada, illargitik onera zenbat bide dagon.

        —Zenbat bide dagon, ez dakit; bañan, eguardiko amabiak laurden gutxitan illargitik praille bat botako baluteke, eguardiko amabi-amabietan erretore etxean bazkari-zai egongo litzake.

 

aurrekoa hurrengoa