 |
21 PASA BEARKO!...
Bertsoetan ari zirala, Pernando aberatsa ez zala esan zion beste bertsolariak...
Eta orra Pernandok zer erantzun zion:
Ondo agirian dago
errenta nerea,
kantuz ez det nik sartzen
poltsara urrea
ez da errotan ere
karga laborea;
agirian dago, bada,
naizela pobrea.
Gauza gutxi daukat nik
etxean gordea,
detanarekin pasa
eiten naiz ordea.
|
 |