www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

60
ORDAINDU ARTEKO ASTIA

 

        Gaxo, oso gaxo zegoan Pernando. Artzekodun bat etorri zitzaion oi-ondora, ta zor zizkion diruak eskatu zizkion.

        Pernandok, mantxo-mantxo esan zion:

        —Ai zuri ordaindu arteko bizia emango balit gure Jaungoiko maiteak! Orduntxe pozik ilko nitzake...

        Erretore jauna zegon, eta itz aiek gaxoari entzutean, esan zion:

        —Gure Jaungoikoa on-ona da, Pernando ta zure naia beteko du noski. Zorrak ordaintzea nai du berak, eta egiteko ori bete arteko astia emango dizu...

        —Ordu arteko bizia ematen baldin badit bada, jauna, berorrek ez dauka nere entierroa kobraturik...

 

aurrekoa hurrengoa