www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

33
TONTO AZKARRA

 

        Pernando ta bere emaztea ari ziran bein mendian, bere gurdia garoz betetzen.

        Ala ari-zirala, zauritutako erbi bat etorri zitzaieten ingurura; artu ta garo artean izkutatu zuten. Andik pixka batera, erbi-zakurrak etorri ziran usaian, eta gurdi-ingurutik ezin kendu zituzten. Eiztariak etorri ziran urrena.

        —Erbirik ikusi al dezute? —galdetu zien senar-emazteai eiztarietako batek. Eta, Pernandok erantzun zion:

        —Orain amaikak inguru.

        Eiztariak berriro:

        —Erbirik ikusi dezuten?

        Pernandok:

        —Oraindik beintzat geienaz ere amaika ta erdiak.

        Eta «tontoa dek gizon au» esanda, urrutiratu ziran eiztariak.

        Urrengo larunbatean Tolosan ikusi zuten Pernando eiztariak. Eta zirikatzeagatik galdetu zioten:

        —I, tonto, zer ordu dek?

        Eta Pernandok erantzun zien:

        —Ederra zegoan. Andreak eta biok jan genuen.

        Eiztariak arrituta gelditu ziran.

        —Arranoa! Ederrak eman zizkiguk! Ez zeok ori tonto txarra!...

 

aurrekoa hurrengoa