www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

18
DUM... DAM... DUM... DAM...

 

        Gau batean, etxera joan zanean, bere emaztea aserre ta aurrak gosez negarrez ta zer jantzirik ez zutela arkitu zituan Pernandok.

        Aiek ala ikusi zituanenan, atera zan etxetik, joan zan korrika elizara, igo zan kanpantorrera ta asi zan dum... dam... dum... dam... il-kanpaia indarrez jotzen.

        —Zein il da, zein il da, zein il da?... —galdetzen zuten amezketarrak estutasunez beterik. Inork ez zekian ezer.

        Eliz-aldera inguratu ziranean, Pernandoz esan zien kanpan-torretik garraxika:

        —Errian dan bearrena il da.

        —Zein da, bada, zein?...

        Jo zuan kanpaia beste puska batean, eta berriz ere:

        —Errian dan bearrena il da...

        —Zein da, ordea gizona?

        —Karidadea il da. Orixe zan emen bearrena!

        Egia jakin zutenean, esan zioten Pernandori:

        —Ez estutu, gizona. Zure emazte ta aurrakin atoz biar plazara, ta zerbait bilduko degu zuentzat.

        Urrengo goizean an agertu zan plazan, aur guziak larrugorrian gurdian artuta. Jantzi zituzten, eta illabeterako zer jana eman ere bai.

        Egun artan pozik joan zan Pernando.

 

aurrekoa hurrengoa