www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

57
TUTUTUTU...

 

        Pernandok zar-xamartu zanean, askotan esaten omen zuan:

        «Zartuta, ni bi aldiz ume biurtu. Mami danak urtu, azala zimurtu, ezurrak agertu, gerria okertu, bizkarra makurtu, belarriak gortu, bixta laburtu, junturak legertu, aizea samurtu, oso naiz bildurtu.

        »Ia ez daukat bada zerekin poztu.

        »Ala ere munduan ezin aspertu».

 

aurrekoa hurrengoa