www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

54
IXKRIBAURIK EZ ZERUAN

 

        Bazijoan bein Amezketako Pernando, zeukan soñeko onena jantzirik.

        Bidean arkitu zuan ixkribaua, ta onek, ala apaindua ikusirik, galdetu zion:

        —Baña Pernando, zer zabiltz orren apain?

        —Ara jauna —erantzun zion—. Iñondik ezin bizi-modurik atera nuan, eta ikazkintzara joatea gogoratu zait.

        —Ikazkintzara zoaz? Ez da bada ikazkintza txit lanbide ona. Sekulan ez det aditu zeruan ikazkiñik sartu danik.

        —Bai jauna, bai; bein sartu omen zan. Eta ikazkiña zeruan ikustea gauza arrigarria zalako ixkritura egitea erabaki omen zuten. Ortarako ixkribaua bear ordea, ta billa ta billa ibilli arren, ez omen zuten arkitu. Zerua zeru dan ezkeroztik, ez omen da an ixkribaurik sartu!

 

aurrekoa hurrengoa