www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

31
ODOLKIRIK BIDALTZEN AL DEZUTE?

 

        Erri txikietan, norbaitek txerria iltzeri duanean, auzokoai odolki edo txerri-puxkaren bat bidaltzen zaiete. Pernandok ez zuan, ordea, beñere txerririk iltzen, eta berari bidaldutako erregaloak ez zuten ordaiñik izaten. Aspertu viran errikoak eman eta ez artzez, ta iñork ez zion Pernandori ezer bidaltzen.

        Ori ikusi zuanean, txerria iltzea gogoratu zitzaion Pernandori. Il zuan eta odolki ta gañeratikoak ontzi batean arturik, asi zan aterik-ate.

        —Gure etxera odolkirik bidaltzen al dezute zuek?

        —Ez...

        —Orduan emen ez,daukat zorrik —esanaz, ezer utzi gabe aurrera joaten zan.

        Amezketarrak, Pernando ere txerria iltzen asi zala ikusi zutenean, berriz asi ziran bere etxera odolkiak bidaltzen.

        Pernandok, ordea, bere bizi guzian ez zuan berriz txerririk il.

 

aurrekoa hurrengoa