www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

17
ERRETOREAREN TXERRIA

 

        Orduan ere, urtero bezela, Amezketako erretore jaunak txerria il zuan. Txikia zan ordea, to oiturari jarraituaz, etxerik-etxe odolki zabaltzen asi balitz, beretzat batere gabe geldituko zan. Ez banatzea, berriz, txartxat artuko zuten errian. Zer egingo ta zer ez egingo, Pernandori deitu zion eta gertatzen zitzaiona esan zion.

        —Orrek erremedio errexa dauka, erretore jauna.

        —Ia bada, ia...

        —Il duan txerri txiki ori jarri beza baratza-aldeko ate-ondoan guziok ikusi dezaten.

        —Baaai...

        —Ta biar esan beza, ostu egin diotela.

        —Arrano arranoa... Ez zegok gaizki... Apaiz batek gezurra esatea ez dek egoki, baña... gauza gutxi dek, eta orixe egingo diat...

        Esan bezela, jarri zuan txerria baratza-aldeko ate-ondoan. Eta gauean, Pernandok berak ostu zion.

        Urrengo goizean, txerria an ez zegola erretoreak ijusi zuanean, estututa deitu zion Pernandori, ta esan zion:

        —Pernando ez dakizu zer gertatu zaidan! Gaur gabean txerria eraman ez dirate bada?...

        —Ori, ori. Orixe esan bear du: arrapatu egin diotela.

        —Ez dala gezurra, Pernando. Benetan arrapatu dirate.

        —Ori, ori. Eutsi itz orri. Orrela esan ezkero, guziok sinistuko diote.

        Esan eta esan, Pernandok ere siñistu zion azkenik.

        —Ori ala bada, erretore jauna, nere etxean begiratu dezatela lendabizi.

        —Ez gizona. Zure errezelorik ez daukat nik.

        —Ez dio ardura. Nere etxeko baztar guziak ikusi detzatela.

        Ta ikusi bear izan zituzten. Jo gora ta jo bera an ibilli ziran, baña ez zan txerririk agertu.

        Ez zan errez, ondo izkutatuta zegon-eta. Aurrraren seaskan, lastaian sartuta zeukaten; aurra berriz, negarrez seaskan eta Pernandoren emaztea kantari, seaskari eragiten. Zeñi bururatuko zitzaion seaska arren barruan, aur-azpian begiratzea?

        Garizuma etorri zan, ordea, ta aitortzerakoan erretoreari guzia esan bear. Esan zion, eta erretoreak, egia jakiteak ematen zion pozaren pozez, guzia barkatu zion Pernando azkarrari.

 

aurrekoa hurrengoa