www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

7
KENDU TA AUNDITU

 

        Beste batian, gizon aundizki batek galdetu zion:

        —Zer gauza izan liteke, kendu ta kendu, zenbat geiago kendu, aundiagoa egiten dana?

        —Gauza ori asmatzeko —erantzun zuen Pernandok— ez du gizonak jakintza aundikoa izan bearrik Betor gure sorora, atxur bar ar beza, ta zenbat eta lur geiago kendu orduan ta aundiagoa zuloa egingo da.

 

aurrekoa hurrengoa