 |
47 AGUR, ZINTZARRIAK
Bein Pernandok Alegin, ari ta ari, Jaungoikoak daki zenbat bertso bota zituan: gauerdia Jesus batean etorri zitzaieten alegitarrai amezketarraren ateraldi alaiak entzunez.
Noizbait bukatu bear ordea, ta Amezketara joateko kalera atera zanean, orra nola agur egin zien Pernandok alegitarrai.
Egundo ez da ukatu
geure alderdiak,
ezta ukatukore
Amezketa-erriak.
Baña nola ez gauden
betiko etorriak,
gabon, beste bat arte,
agur zintzarriak.
Egi bat esango
eta neure aoaz,
sinistu ez dezute
egingo benturaz:
agur, alegitarrak,
oraintxe bagoaz;
naibazute jarraitu
zintzarriak joaz.
|
 |