8 OLLAZKO-EZURRAK
Bein, etxeratu zanean, ez zegon ez surik eta ez bazkaririk. Nola, orduan, otordua egin? Ona Pernandok zer asmatu zuen.
Erretore-etxe aldera joan ziran emaztea, ta biak lasterka bizian, emaztea aurretik eta senarra atzetik, emaztea karraxika begiak ateratzen balizkiote bezela, senarra deadarka ta zigor bat eskuetan duela emaztea elbarritzeko zorian.
Erretoreak emaztearen karraxiak entzun dituenenan atarira atera da, ta Pernando bere zigorrarekin ez egiteko bat egiteko antzean ikusten duenean bien artean sartzen da oju egiñaz:
—Geldirik! Gizona zer da zatarkeri au?
—Zer dan? Onelako emakumea, txiki-txiki eginta ere, ez da bear bezela ordaintzen.
—Zer izan dezute bada?
—Ezer ez.
—Ta ezer ezen gatik orrela jarri?
—Bai jauna: ezer ez, ez surik, ez bazkaririk.
—Begira, begira; gaurko beintzat zuentzako bazkaria nere etxean badago ta utzi zaiozute asarreari.
Pernandok ez zuen besterik nai, ta pozik asarre-itxura utzi zuan.
Emaztea sukaldera eraman zuten, eta Pernando Erretore jaunarekin jan-gelara bildu zan.
Erretoreak txuliatzeko gogo aundia zeukan egun artan, eta bazkaritan ollaxkoa ekarri zutenean, exurrak Pernandoren aldera jarri zituen eta mamiak berera.
Erretorea parrez gur-gur zegon Pernandok jartzen zuen arpegi illuna ikusirik, ta, zerbait esan bear bada, ta esan zion:
—Aiztian emaztea arrapatu izan bazenu, zer egingo zenion?
—Jauna: orain plater onekin egiten dedan bezela lepoa biurrituko nion.
Eta platerari buelta emanaz, mamiak bere aldera ekarri ta ezurrak erretoreari utzi zizkion.
|