www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

15
GATZA OTE ZAN GERO?

 

        Bein batean, Gatzagatik gatza ekartzeko agindu zioten Pernandori. Astoa aurrean artuta, an joan zan tipi tapa, tipi tapa, Gatzaga aldera. Gatz-zaku aauundi bat jarri zion astoari bizkar-gañean, eta tipi tapa, tipi tapa, berriz etxe-aldera.

        Bidean iru ibai igaro bear zituzten, eta ez dakigu nola izan zan, baña lendabizikoan sartu ziranean, astoa txirristatu ta erori zan. Bapo zegok gure gatza!

        Erdia baño geigo urtu zan, eta len baño pixu gutxigo zeramala laister antz eman zion astoak. Busti detalako dek bada ori —zion astoak bere kasa— busti detalako. Ori besterik ez ba dek berriz ere bustiko diagu bada...» Ta bigarren ibaian zapla! berriz astoa bera, ta irugarrenean berriz. Irugarrenetik irten zanean, arin ta pozik zijoan gure astotxoa.

        Arrano astoa! Nerekin ibilliaz maltzurkeriak ikasi dituk ik ere, baña oraindik ez aiz ire nagusia aña. Biar emango diat nik iri...

        Urrengo egunean, tipi tapa, tipi tapa, berriz Gatzagara. Artu zuan Pernandok zaku aauundi bat, esponjaz bete-bete egin zuan, astoari bizkar-gañean jarri zion, eta... kaxo motel!

        —Gaur karga txikia diagu —zion astoak—. Ala ere, txikia baño txikiagoa obe izango diagu.

        Ta ibaira irixtean, zapla! erori zan. Baña, arranotan! oraingoan, karga gutxitu bearrean geigotu egin zitzaion. Bigarren ibaian zakua busti zuan berriz, ta geigotu oraindik. Irugarrenean, zakua busti zuan... eta indarrak bear ziran gero uraxe eramateko. Damutu zitzaion orregatik: ez zuan arek geigo kargarik bustiko.

        Orduezgeroztik, gatza ondo legor ekartzen zuan bai Gatzagatik Pernandoren astoak. Busti, ez busti, zalantzan egoten zan batzuetan, baña... gatza ote zan gero? esponjak ote ziran gero?

 

aurrekoa hurrengoa