52 ONETIK ERAN
Pernandoren beiak, belar onik jaten ez zuten eta, argalak zeuden. Egun batean, bei-zai zegola, auzoko soro batean ikusi zuan belar mardul mardula, ta antxe sartu zituan ase ta zerbait gizendu zitezen.
Beiak ari ziran gogotik garia jaten, baña ona non irtetzen dan baserritik atso bat, deadarka:
—Pernando!...
—Pernando!... —erantzun zuan onek.
—Ateza itzak bei oriek.
—Ateza itzak bei oriek.
—Ez al dek aditzen?
—Ez al dek aditzen?
Atsoa, ainbeste jardunekin aspertu zan, eta aserreturik esan zion:
—Edari gaiztoak galduko al au.
—Onetik eran —erantzun zion Pernandok.
|