 |
24 ARDI IZUA
Pernandok bere artaldean, ardi bat oso izua zuan: esnea jeisteko kaikua eskuan zuala Pernando gerturatzen ikusi orduko, artizkunetik irten eta an joaten zan igesi nora nai. Kaikuak bildurtzen zuan noski.
Beti bezela, alako gau batean ere, barrutiko ormagañetik salto eginda, joan zan Jaungoikoak daki nora. Pernando, makilla eskuan zuala, ibilli zan bere atzetik ordu batean, baño azkenik, aspertuta, «otsoak jango al au» esanaz, ardia billatzeari utzi ta lotaratu zan.
Goizerako artizkune inguruan izango zala uste zuan. Baña bai zera! ez zan etorri. Beste ardiak jetxi ta lurrera eraman zituanean, an arkitu zuan ardi izua, otsoak erdi-janda.
Begira-begira jarrita, Pernandok esan zion ardiari:
—A txepela!... Bart arrapatu aun orrek ez al zian kaikurik?
|
 |