www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

40
GATZAREN ARRAX

 

        Sal-erosketan ibiltzen ziran bi lagunek, Pernando zirikatu naiean esan zioten bein:

        —Gaizki gabiltz, Pernando. Zu gizon azkarra zera ta ia estutasun ontatik ateratzen gaituzun.

        —Zer da bada?

        —Bi itxasontzi bete gatz erosi ditugu, ta arrak egin zaizkio bidean. Egiñalak eginda ere, ezin arrak kendu dizkiogu...

        —Mandoaren esnea bota zaiozute, ta laister asko joango zaizkio arrak gatzari bai.

        —Mando-esnea? Mandoak ez du esnerik izaten, gizona.

        —Ez e?

 

                Ez gatzak ere arrak

                Pernandoren bizkarretik

                ez dezute egingo parrik.

 

aurrekoa hurrengoa