www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

56
OÑETAKOAK MERKE

 

        Bataioren batera joateko, edo eztaietara joateko, edo alkate egin zutelako, edo zertarako, edo zergatik ez dakigu, baña Pernandok oñetako berri batzuk bear omen zituan. Baño... betikoa!, dirurik ez.

        Ala ere, joan zan oñetakogille batengana.

        —Oñetako oek zenbatekoak dira?

        —Oek? —esan zion saltzalleak parre egiteagatik—. Ezkerreko oñekoa utsean, eta eskuikoa ogei peseta.

        —Ta beste pare au?

        —Au ogei peseta (ezkerreko oñekoa erakutsiaz), ta eskuikoa utsean.

        —Orduan bada... au ta auxe eramango ditut —erantzun zuan Pernandok oñetako pare bakoitzetik utsean zana artuaz.

        Jarri zituan biak eta asi zan korrika. Bai saltzallea ere atzetik «orri... orri... lapurra...» deadarka.

        Alakoren batean norbaitek eldu zion besotik, baña Pernandok, sua zeriola, esan zion:

        —Ago geldi, kankallu ori, korrika-apostua diagu-ta.

        Ta berriz an joan zan arin asko, oñetako saltzallea atzean utzita.

 

aurrekoa hurrengoa