www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

3
BOST UME, LAU TITI

 

        Buru-austerik aundienak Pernandori sabela betetzeak eman zizkion.

        Eskerrak sabel bat besterik ez zuela. Arako Santu arrek nai zuela esan oi duten bezela, bi sabel izan balitu, ixtillu gorriak ikusi bearrian izango zan.

        Batek ere lana naikoa eman zion. Entzun bestela gertaera au.

        Tolosako errian zan, Lau gizon ari ziran alaitasun pozgarrian zaunk eta zurrut egiten. Aien jateko ekiñaldia! Inguruari begiratu gabe ere plateretik abora jakiak aidian zebiltzan.

        Pernando alderatu zitzaien eta berari begira irrikitzen zegon.

        Ez ordia inork jaramonik egiten. Begira egotez aspertu zan, eta ala dio gure Pernandok:

        —Gure errian ere Komeri ederra gertatu da.

        —Zer ba? Zer ba? —galdetu zioten bestia jatez ia geldituan.

        —Bei batek bost ume egiten ditu.

        —Gizona, gizona —zioten bestiak— bei arrek zenbat titi ditu ba?

        —Zenbat izango ditu? Lau.

        —Eta bostgarrenak zer egiten du?

        —Zer egingo du! Nik orain egiten detana bera. Bestiai begira egon.

        Ori entzun zutenian berakin jaten jarri erazi zuten, eta bostetan kamutzena etzala Pernandok erakutsi zuen.

 

aurrekoa hurrengoa