www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

44
ARDI GALDUA

 

        Bein batean Pernando Amezketarrari ardi bat galdu zitzaion.

        Bere adiskide batek ori jakin zuanean, ia egia zan galdetu zion Pernandori ta orra onek zer erantzun zion:

 

                Bai, eta moduz

                errekan sartuta

                lau anka ta buruz.

                Testamentu egin du,

                bañan beretzat

                larrua kentzeko

                nekea neretzat.

 

aurrekoa hurrengoa