www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

61
TXALBURUDUN ARDOA

 

        Bera bezelako erreminta jenero batekin, ari ta ari zan Pernando ardoteki-zulo batean, zurrut eta zurrut. Makiñabat baxo-erdi zor zituan etxe artan, eta ala ere, zorrak ordaindu bearrean, eran eta eran, geiagotu egiten zituan zor oiek.

        Estutasun artatik nola aterako ta nola aterako, ara zer gogoratu zitzaion.

        Irten zan ardotegitik, joan zan inguruetako potzu-zulo batera, ta zortzi-amarren bat txalburu arrapatuta, atzera sartu zan. Izkutuan, sartu zituan bi txalburu basoan, eta gañerakoak botillan. Andik pizka batera...

        —Zer zikinkeri arrano da au?

        —Zer da, zer da?...

        —Orlakorik ez zaio gizonari egiten. Ardoa eskatu ta zikinkeri au ekarri.

        Trabenaria gerturatu zan.

        —Aizazu, Pernando, nik ez det zikinkerik ematen, e, ta kontu zer esaten dezun. Obe zenduke zor dezun ardoa ordaindu.

        —Ardoa, ardoa al da bada au?

        —Zer ote da bada?

        —Ur zikiña besterik ez; potzu zikiñetik ekarritako ura.

        —Kontu gero, zer esaten dezun...

        —Kontu? Txalburu bat irintzita gero kontu?

        —Zer txalburu ta txalburu-ondo gero! Txoratu egin zera, gizona...

        —Txoratu e? Ta au, zer da au?

        Ontzian zeuzkan bi txalburuak erakutsi zizkionean, arrituta gelditu zan ardo-saltzallea.

        —Jakiña! —zion Pernandok panparroi— potzuko ur zikiña, bota diozu-ta, txalburuak etorri... Botillan ere izango dira geigo onenean...

        Bai, baziran. Botillako ardoa itzultzean, an irten zan beste txalburu-mordoxka bat.

        Eta Pernandok:

        —Au ezin ixilik eraman liteke. Ardoari ur zikiña botatzea...

        —Ara bada, Pernando, sekulan ez diot bada botatzen. Gaur... bai... pixka-pixka bat. Baña ur garbi, ederra zalakoan...

        —Neri ez didazu bada berriz orrelakorik egingo. Nik parte emango det, eta ikusiko degu zer gertatzen dan.

        —Ez Pernando, ez. Zaude ixilik. Or gordeta daukatan ardo zar bikain ortatik emango dizut gaurtik aurrera. Ta zor guztiak barkatuko dizkitzut.

        Ondo ixildu zan bai, Pernando.

 

aurrekoa hurrengoa